jueves, 7 de julio de 2005

Bakardadea


Bakarrik dago munduan.
Gutunak jasotzea maite du, baina buzoia begiratzen duelarik, hutsik aurkitu du beti.
Bere buruari idaztea deliberatu du. Gutuna sobrean sartu eta azaleko helbidea errepikatu du erremitean.
Kalera irten da, karrika hutsean promenatuz, hiriko edozein potaontziaren ahora sartu du gutuna.
Geroztik bizpairu egunez itxadon du. Gutuna ez da iritsi, etxeko buzoian goizero begiratzen du.
Benetan bakarrik dago munduan.
Joseba Sarrionandia

No hay comentarios: